Gorraitz .. Corona / Bidausi

BatenBat-k sortua, 2004, urria 18 - 00:00
Zailtasuna
ABIAPUNTUA Gorraitz
Lotuta »Corona/Errazu (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Orotz-Betelu, Gorraitz, Elke zein Jaun Done Jakue menditik bazoazte eta Zanaz lepora iristen bazarete; hau da, Zanaz lepotik (Jaun Done Jakue eta Corona mendien artean gelditzen dena) joanez gero, igo alanbrezko hesiaren ondotik, eskuin aldetik. Malda pikoa da. Hasieran ezpel artetik. Gero basoan sartuta, pago eta ezpelen artetik. Nahiko goian hesiaren beste aldera, ezker aldera, pasatu eta segi gora oinbidexka batetik. Goiko aldera helduta, landa moduko batera helduta, ikusiko duzue goragoko hegi luze bat aurrean. Segi beherantz apur bat eta gero gorantz ezker aldetik eta beste hesi baten ondotik, ezker aldetik, hain zuzen, pagadian zehar. Beste zabalune batera iritsita, eskuin aldera pasatzeko hesia ireki daitekeela ikusiko duzue. Pasatu eskuin aldera eta egin gorantz, artez arte, zuzen-zuzen, eta tontorreko geodesikoa ikusiko duzue laster.