Skip to main content

Olabe .. Elixato ibilbidea

inaxio·k

2005/08/07 - 00:00

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Olabe
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Olabe Iruñea eta Belate arteko errepidearen ertzean dagoen herrixka txikia da. Bertan, kale nagusian gora joan eta herriko etxeak amaitzen diren lekuan bidegurutze batekin egingo dugu topo. Eskubi aldeko pista hartu eta behera eginez herria inguratuko dugu. Laster errekasto bat pasa eta bihurgune itxi baten ondoren pista mendian gora egiten hasten da, etengabeko aldapa luze batez. Pista zabal horri jarraitu behar diogu kilometro pare batean, ezker-eskubi bereizten diren adarrei kasurik egin gabe. Pistak Arromendi aldera jotzen du zuzen-zuzen hasieran, baina Iparraldera bihurtzen da gero gora egin ahala. Halako batean bidegurutze batera helduko gara (esan bezala herritik 2 km, 30 min inguru). Ezker aldeko pistak behera egiten du, mendia inguratuz; eskubi aldekoak berriz gora eginez jarraitzen du, Arromendi aldera: ez bata eta ez bestea, bidegurutze horretan bertan bien artetik abiatzen den bidexidorra hartu behar dugu.

Bidexidorra nahiko arina da eta arretaz jarraitu behar da (badira harripilak eta plastiko zintak, bidea erakutsiz -2005/08/07-). Hala, zenbait metrotan larrean gora egin eta laster sartzen da bidea basoan, pinudian (sasiak hartzen ari den bidea), minutu batzuk beranduago ezpel artera atera eta Berrondo haitzaren azpiko aldapari ekiteko. Haitza eskubi aldetik inguratzen du bideak zailtasun nabarmenik gabe (harri maila batzuk besterik ez) eta bere gaina bilatzen du gorakoan. Tontorrean kutxa itxurako buzoia eta ikusmira zabala. Adi aurreko mendiari: Antxoriz (Arromendi) da eta zerrendan dago. Ezker aldean ageri diren haitzak dira mendi horren ezaugarri nabarmenena.

Berrondo haitzetik Elixato gainera gelditzen den bidea erraza da, baina bidearen arrastoa ezpel artean ezkutatutik gelditzen da hasieran: arreta pixka bat jarri behar da arrasto egokiari jarraitzeko. Hala, traba handirik egiten ez duten baso eta ezpel eremu batzuk zeharkatuz hurbilduko gara tontorrera (600 m, 15 min Berrondotik). Tontorra bera ezpel artean ezkutatuta gelditzen da eta jarraitzen dugun bideak aldamenetik saihesten du, baina erraza da antzematea, tontorraren paretik pasa eta gero bideak nabarmen egiten baitu behera.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
olabe-elixato.gpx 17.6 KB
olabe-elixato.plt 9.51 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi