Skip to main content

Asón mendatetik Colinara Las Hazas del Respiradero-tik zehar ibilbidea

Jose·k

2005/09/21 - 00:00

Abiapuntua
Asón mendatea
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
727 m
Eskema
Los Collados de Asón - Alto de la Posadía - Las Hazas del Respiradero - Alto de Las Estacas - Colina
Luzera
16.00 km
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Asón mendatetik abiatuta, Brenavinto sakonunea ingurutako dugu, karaitzezko hormen gainetik, Las Hazas del Respiradero arrakala pasatu, eta hosto erorkorreko baso trinko bat zeharkatuko dugu, eremu irekira irten eta Colina tontorrera iristeko. Ibilbide lasaia, eta paisaia zoragarri batetaz gozatzeko aukera ematen duena.

LOS COLLADOS DEL ASÓN (707 m.)

Igoera Asón mendateko behatokitik hasiko dugu. Mendate honek Asón eta Gándara bailarak banatzen ditu, eta bertako behatokitik Ason bailararen eta izen bereko errekaren hasiera den urjauziaren ikuspegi ederretaz goza dezakegu. Mendebalderuntz doan bidezidorra hartuko dugu, eta laister bide zabalago bati elkartuko gatzaizkio. Goruntz jarraituko dugu bide honetatik, aldapa gutxirekin, mendebal-ipar-mendebalderantz hasieran eta mendebalderantz gero. Horneoko txabolen ondotik igaroko gara, eta aurrerago Alto de la Posadía lepora iritsiko gara (45').

ALTO DE LA POSADÍA (896 m.)

Gure ezkerrean Los Campanarios izeneko haitz ikusgarriak ikus ditzakegu, eta eskuinean Los Castros de Horneo. Aurrez-aurre Brenavinto sakonunea dugu. Bertara iristen den errekatxoko urak lurzoru iragazkorrean behera sartzen dira, eta Ason urjauizian irtetzen omen dira. Batzutan, ur asko heltzen denean, elurrak urtzerakoan adibidez, lurraren iragazkortasunak onartzen duena baino ur gehiago heltzen denean, laku bat sortzen da bertan.

Gu ezkara sakonunera jaitsiko. Iparraldetik inguratuko dugu. Horretarako, lepotik metro batzuk behera egingo dugu, eskuinetara irtetzen den bidezidor bat aurkitu arte. Bide zuzena erakutsiko digun seinale bat dago: Valdició GR 74. Ramales de la Victoria eta Reinosa lotzen dituen ibilbide luzea da GR-74, eta Valdició mendikatearen bestaldean dagoen herrizka bat.

Bidezidor horrek, poliki-poliki altura hartzen eramango gaitu, mendebalderuntz. Tarte batez dakargun norabidea utzi eta eskuinera jiratuz sakonune txiki batetara sartzen da bidea. Txabola bat dago bertan. Baso bat zeharkatu ondoren lehengo norabidea berreskuratzen da. Tarteka zuhaitz artean juango gara, eta gehienetan eremu irekian Brenavinto sakonunea eta Picón del Fraile edo Las Motas izenez ezagutzen den mendia gure ezkerrean ditugula. Azken honen tontorrean instalazio militarrak daude.

LAS HAZAS DEL RESPIRADERO

Jarraian pasarte berezi bat zeharkatuko dugu. Las Hazas de Respiradero izena duen arrakala bat, 3-4 metro zabal, 10-15 metro sakon eta 200 metro inguru luze dena. Bere barnean, hezetasunari esker landaredi oparoa dago, iratxeak, osto zabaleko landareak, asunak,... (1h30')

Arrakala honetatik irtetzean, pagadi batetan aurkituko gara. Hasiera batean arrakalari perpendikularki jarraitzen dio bideak, hegoalderuntz, aldapa gutxirekin eskuineruntz jiratuz joango delarik, hegomendebalde norabidea hartuz.

ALTO DE LAS ESTACAS

Tarte batez basotik jarraituko dugu. Sima baten ondotik pasatuko gara, eta zeharkatu berri duguna baino txikiagoak diren zenbait arrakala ikusiko ditugu. Laister eremu irekira irtengo gara eta bideak iparmendebalderantz joko du. Carrío tontorra (1424) dugu aurrez-aurre. Bideak iparralderuntz jiratzen du. Txabola batzuren ondotik igaro eta Carrío eta Colina bereizten dituen Las Estacas lepora iritsiko gara (1345 m.; 2h30').

TONTORRA

GR ibilbidearen marka txuri-gorriek mendebalderuntz jarraitzen dute, baina guk iparrekialde norabidea hartu eta azken aldapa igoko dugu Colinako tontorrera igotzeko (1434m.; 2h50').

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi