Skip to main content

Erakundeentzat adibide ibilbidea

JFdeA·k

2008/02/24 - 11:48

Abiapuntua
Cubillorako errepide bazterretik
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Kartela-Los Llanos-Mancubo-Canalejas-Kartela
Luzera
10.00 km
Iraupena
2 ordu 30 minutu

Mancubo Obarenes mendien iparraldeko mendizerran dugu Flor eta Umion-ekin batera. Hegoalderago Buey, Verdina, Galdampio, ... .

Mancubok Burgos-eko Tobalina bailara du iparraldean eta Cubilla Hegoaldean.

Bertara heltzeko bi aukera daude. Bat mendebaldetik, Frias-etik, eta, bigarrena, erosoena nire ustez Encio-tik.

Encio Pancorbo-tik asao dugu. Autopistaz hurbilduz gero Ameyugon atera eta jo Iparrera. Encio herrian Cubilla-rako errepidea hartu.

Errepide horren bide bazterrean Gaztela Leon-eko ibilbideen kartela ikusiko dugu.

Bertan kotxea uzteko aukera dugu, bertatik abiatuko baikara. Kartelean bidea oso ondo adierazita dago.

Ezin dut pasa barik utzi erakundeek bete dezaten lana aipatzeko eta honako hau ikusita goraipatzeko. Antzinako bide zidorra garbitu eta zabaldu egin dute. Poztekoa.

Tontorreraino eramango zaituzte Ibilbide Laburrak (margo zuri-berde), artadi ederrean ibiltzeko aukera ematen du, eta abiapuntura bueltatzeko ere.

Mancubo tontorretik bidea luzatu daiteke mendebalera joz gero: Flor eta Umion. Horrek aukera paregabea ematen du Cubillo herria eta bailara ezagutzeko. Bailara horretara uda ematera etortzen ziren Extremadura aldeko artzainaka.

Gainaldeetatik Hegora Obarenes mendi zerrako Buey, verdina eta bar tontorrak ditugu. Iparrera, Batxikabao, Mota, Cueto, ... .

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Gure erakundeentzat adibide ederra.rnrnAnima zaitezte paraje erdi basatia eta naturala ezagutzen.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi