Berrendi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1354 m
Mendialdea Abodi
Kokapena ED50 30T X.645724, Y.4757260
WGS84 42.952176 N, -1.214867 E.
Abiapuntuak Orbaizeta, Iriberri.
Gertu BERRENDIZELAI tumulua, San Salvador eliza, BERAGUZELEA trikuharria, BERAGUZELEA tumulua, Bonbagaina mendia, UGAIBEL trikuharria, Ugagibel mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Berrendi
Gailurra ©zuriain

Tapla mendatetik mendebalderantz Abodi laztu eta itxura harroagoa azaltzen du. Mutur honetan mendilerroak kareharrizko amildegi ikusgarriak altxatzen ditu Aezkoako ibarraren gainean.
Ohiko igoerak Hiriberritik abiatzen dira, baina txango arras desberdinak egin daitezke gailurreraino iristeko. Leunena Zelane lepotik igarotzen da (Orbara eta Orbaitzetatik ere irits gintezke haraino) Biderik gabe eginen dugu gora pagadi ederrean zehar harkaitzezko gandorrera atera arte. Bigarren aukera bat Hiriberritik ere abiatzen da, baina zuzenean ekiten dio Aritzarteako harrate pikuari (gailurretik mendebalderantz), errepetidore txiki bat gida bakarra dugularik, biderik ez baitago. Kontuz ibili behar da elurra denean edota belarra heze dagoenean. Hirugarren aukera Hiriberritik ekialderantz abiatu eta San Frantziskoko lepora joatea da. Han ipar-ekialderantz ateratzen zen bidexka hartu eta zuzenean Pauso Antxoko lepora eramanen gaitu. Mendebalderantz jarraitu eta seinaleek gandorretik metro gutxira doan bide ederrera eramanen gaituzte gailurreraino. Garrantzitsua da bide hori aurkitzea, basoa nahiko karstifikaturik baitago eta deserosoa da harririk harri ibiltzea.

Irudiak

****

****

****

***

***

***

***

***

****

****

***

****

****

**

**

***

***

***

**

**