Skip to main content

Dianthus hyssopifolius hyssopifolius

inaxio·k

2005/11/06 - 18:32

Lorea | ©inaxio (2005-11-06)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 50 cm

Petalo orria ez dago hain sakonki banaturik, litsek gehienez zabaleraren erdia hartzen diote, eta zatitu gabeko aldea arrautza itxurakoa da; kalikuluaren brakteak pixkanaka estutuak edo ia moztuak dira, luzeraz kalizaren herena gutxienez eta ia kaliza bestekoak gehienez; loreak korinbo ez diren lore-elkarteetan edo banaka daude. Hosto luzeak, 4-11 cm-koak, bigunak eta puntazorrotzak; kalikuluaren brakteak luzeraz gutxienez kalizaren herena eta gehienez ia kaliza bestekoak dira, eta pixkanaka estutzen dira 3-10 mm-ko akumen luzean; petalo-orriak lits luzeak ditu, zabaleraren erdia hartzen diotenak.

Ingurunea
Larre mesofiloak, sastrakadiak, basoetako argiune belartsuak, harkaitzetako lauguneak eta, noizbehinka, itsasertzeko dunak.
Garaiera
- ↔ 2000 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik.

Argazki berria erantsi