Arum italicum

Izen arruntak eu: suge-belarra, erre-belarra
Eite biologikoa geofitoa
Tamaina 20 - 60 cm
Garaiera 0 - 1000 m
Generoa Arum.
Banaketa globala Mediterraneoa.
Ugaritasun indizea A - Arrunta.

Espadizearen muturreko luzakina horia da, oinaldean kolpetik estutzen da, eta beheragoko zati antzua baino luzeagoa eta aski lodiagoa da; hostoak udazkenean sortzen dira, eta batzuetan zain zurixkak dituzte.

Ingurunea

Palaxuak, basoak, belardiak eta leku ilun eta freskoak.

Herrialdea

Ia lurralde osoa, Ebro Haranaren alderik idorrenak izan ezik.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak