Digitalis purpurea purpurea

Digitalis purpurea purpurea
Loreak ©inaxio
Izen arruntak eu: kukupraka
Fenologia Jun-Jul-Aug
Eite biologikoa hemikriptofitoa
Tamaina 50 - 150 cm
Garaiera 500 - 1600 m
Generoa Digitalis.
Banaketa globala Atlantikoa.
Ugaritasun indizea U - Urria.

Loreak 40-55 mm luze dira, arroxak edo purpura-kolorekoak; korolaren hodia zabala eta ezkila-itxurakoa da; hostoek gehienetan ile grisaxkak dituzte azpialdean.

Ingurunea

Basoetako soiluneetako lur harrotuak, ezpondak, basoko pistak, lapiazetako arrailadurak, saroietako lur nitrogenatuak, ingurune fresko eta hezeetan, ugariagoa pagadien mailan.

Herrialdea

Haran atlantikoak, Pirinioak eta iparraldeko mendiak: U; tarteko mendiak: B.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak

****

***

***

**

***

***