Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoen gingilak obatuak eta osoak dira, batzuetan erdiko gingilak hiru gingil ditu; dismarek hegal konbergenteak dituzte, ia paraleloak; lore-elkarteak pedizelo luzeetatik zintzilik daude.
Hosto konposatuak, inparipinatuak, 3-7 hostoxkarekin; adartxo berdeak; lore goiztiarrak, lukuetan zintzilika; disamarek hegal konbergenteak dituzte (1)
Hosto bakunak, palmatilobatuak; beste kolore bateko adartxoak; lore goiztiarrak edo hostoen garaikideak (2,3)
Hostoek 3 gingil dituzte (2,3)
Hostoek 5 gingil dituzte (4,7)
Hostoen gingilek punta triangeluarra dute eta bakoitzak 0-3 hortz ditu; disamarek hegal guztiz dibergenteak dituzte, ia-ia aurkakoak; loreak korinbo tenteetan daude (2)
Hostoen gingilak obatuak eta osoak dira, batzuetan erdiko gingilak hiru gingil ditu; disamarek hegal konbergenteak dituzte, ia paraleloak; loreelkarteak pedizelo luzeetatik zintzilik daude (3)