Skip to main content

Centaurea scabiosa

inaxio·k

2008/08/29 - 15:53

Lorea | ©inaxio (20070623)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: astuzkerra, kardulatza.
Beste izenak
Centaurea cephalariifolia
Tamaina
30 cm ↔ 80 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Centaurea

Purpura-koloreko loreak; brakteen luzakinaren muturreko arantza gehienez 3 mm luze da, eta muturraren ertzak oso ilunak dira, marroi beltzezkak.

Ingurunea
Soro-ertzak, bizkarrak, ezpondak, arekak.
Garaiera
250 m ↔ 1850 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra

Landare errosetadunak, zurtoinik gabe edo 10 cm-tik beherako zurtoin laburrarekin; kapituluen kanduak oso laburrak dira (17)

Landareek hostodun zurtoin garatuak dituzte, 10 cm-tik gorakoak; kapituluen kanduak luzeagoak dira

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin orbelkara dute, horztuna edo urratua, ez zirrindaduna ez arantzaduna (18)

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin arantzaduna edo zirrindaduna dute (19,20,21)

Tarteko brakteen luzakinak zenbait arantza ditu, esku irekiaren edo lumaren antzera jarrita (19)

Tarteko brakteen luzakina zirrindaduna da, eta ez du arantzarik edo puntan arantza bakarra du (20,21,22)

Luzakinak ez dira braktean zehar dekurrenteak eta puntan ez dute arantzarik (20)

Luzakinak dekurrenteak dira braktearen zati labur edo luze batean zehar, eta batzuetan badute arantza puntan (21,22)

Luzakinek puntan ez dute arantzarik, eta ertz dekurrente estuan luzatzen dira braktearen oinalderaino; lore urdinak (21)

Luzakinek batzuetan badute arantza puntan, eta zati labur batean dekurrenteak dira; lore horiak, laranjak edo purpurak (22)

Inbolukru estua, gehienez 10 mm-ko diametrokoa; brakteen bizkarraldeko zainak nabarmenak dira; hosto pinatifidoak edo pinatisektuak, 1,5 mm baino estuagoak diren lakain linealekin; purpura-koloreko loreak (37)

Inbolukru zabala, (10)15-25 mm-ko diametrokoa; brakteen bizkarraldeko zainak ez dira nabarmenak; hostoak 2 mm-tik gorako zabalera duten lakainetan zatiturik daude, batzuetan ia osoak dira; lore horiak, laranjak edo purpurak (38)

Lore horiak edo laranjak; brakteen luzakinaren muturreko arantza 7 mm baino luzeagoa da, eta alboetako litsak argiak dira (38)

Purpura-koloreko loreak; brakteen luzakinaren muturreko arantza gehienez 3 mm luze da, eta muturraren ertzak oso ilunak dira, marroi beltzezkak (39)

Ugaritasuna
Arroak, Ebro Harana eta isurialde mediterraneoko mendiak: U; haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: B

Argazki berria erantsi