URIETAGAÑA trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua BRINKOLA - ZEGAMA.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza J.M. Arruabarrena (2000)
Kokapena
· Alt.: 765 m.
· WGS84 43.001020 lat., -2.342640 long.
· ED50 30T X.553685, Y.4761346
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu MUÑAZORROTZ TXIKI tumulua, Armuño, Urietagaña mendia, ARRATOLAGAÑA trikuharria, Olazar burdinola, AMUTXANDA trikuharria.
images
URIETAGAÑA
... ©inaxio

Non

Legazpiko udal-barrutian. Urietagaña (789 m.) menditik mendebaldera doan bizkarraren lehenengo zelaigunearen mendebaldeko ertzean, kaxko baten azpian. Arratolagañako trikuharria, 980 m-ra dago IM-ko norabidean.

Azalpena

Trikuharria. Tumulua: 6,50 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko garaiera E-n eta 0,40 m-koa M-n. Erdialdean sakonune bat du non zutik azaltzen diren ganbarako 2 harlauza. Horietako bat E-n dago(0,70 x 0,45 x 0,15 m.) I-H-ra norabidetua eta bestea M-n (0,80 x 0,60 x 0,15 m.), okertua eta 50°-ra norabidetua. Berauen artean beste zenbait harlauza azaltzen dira etzanak. Azken hauen artean nabarmenena He-n azalean dagoena da, 1,05 x 0,80 x 0,18 m neurtzen duena. Ganbararen I-ko albotik, tumuluaren ertzeraino, IE koadrantea betetzen duelarik, bloke handi bat ikusten da, megalitoa eraikitzeko erabili ohi zena. Bertako hareharriak.
Trikuharri hau harizti handi batean kokatua dago eta horietako zenbait haritz trikuharriaren tumuluan erroturik azaltzen dira. Seinaleztatu gaberik dago.

J.M. Arruabarrenak aurkitu zuen 2000 urtean. Ez da indusketarik egin.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

**

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Kokapena zehaztu dut GPSaz

Kokapena zehaztu dut GPSaz bertan jasotakoarekin.