Errezlandazuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2009, maiatza 19 - 12:38
Aldu-Olotoki mendilerroaren iparraldetik, beste gandor bat luzatzen da lehenbizikoaren paraleloan. Pinudi eta pagadi sarrien gainetik harkaitz zorrotz ikusgarriak gailentzen dira. Mendilerro honetan hainbat gain aurki ditzakegu: Ekiluzea, Santa Ageda, eta denetan altuena, Errezlanda. Zaila da gandor zorrotz horren punturik altuena zehaztea. Hemen Nafarroako kartografia ofizialeko gailurra jarri dugu, baina gandorrean bertan izanik zaila da toki zehatza seinalatzea. |
|