Skip to main content

Euskal Herriaren mendebala ibilbidea

JFdeA·k

2009/05/23 - 18:31

Abiapuntua
Goikolexea
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Goikolexea-Belarrinaga-Gasbidea-Bizkargi-Arburu-Bizkargi-Barrenetxea-Erkinko-Goikolexea
Iraupena
4 ordu

Goikolexea izanga da ibilaldi honen abiapuntua eta helmuga.

Aukera ona elizaldea, San Emeterio eta San Zeledonio, ikusteko: kanposantua, kurtzioa, jauregiak, ... . Bertotik Zinpe-bidea eta Done Jakuerena pasatzen dira.

Bertotik urirantz abiatuko gara, Larrabetzurantz, errepide bazterretik, H.ra.

Belarrinaga auzoranzko errepidetxoa hartu, E.rantz.

20´ra IErantz porlanezko bidetik 15´minututan.

Atzera ere IE.rantz Gasbidetik aurrera eta gora. Bertoraino bide asfaltatua ekarri dugu. Eta bertotik aurrera nagusiki norabide berberari eutsiz Bizkargi gainera helduko gara. Tarte batzuk nahiko erripe dira.

Bizkargi gainetik pista zabal batetik eta E.ra Arbururaino.

Arburu: zelako ikuspegia!!

Euskal Herriaren mendebala tontor honen inguruan: Atxarre, Ereñozarreko San Migel, Iluntzar, Aizkorri, Anboto aldea, Mugarra, Aramotz, Gorbeialdea, Salbada eta Gorobel, Ganekogorta, Eretza, Serantes, Jata, Sollube, ... .

Ez galdu horrelako aukerarik, eta aukera izanda hegohaizedun eguna aprobetxatu.

Ekarritako bidetik atzera egin Bizkargira, eta bertotik behera bigarren langaraino.

Langa honen ostean pinadian zehar Barrenetxea auzora. Berton bide asfaltatua berriz.

Erkinko hurrengo auzoa bidean behera. Ortuari ederrak, eta aurtengo lehen gerizak arbolatik bertatik jateko aukera izan dut.

Goikolexeraino baserri-etxe solteak bide bazterrean.

Nabaritzen da baserri mundu tradizionalaren gainbehera: pinadiak eukaliptoak, sasia, sastrakak, ...

Inoiz ohartuko gara zer uzten ari garen bazterrean botata!!

Oharrak
Arburu tontor apala, baina balkoi aparta Euskal Herriaren mendebala bertatik bertara ikusi ahal izateko.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi