Abiapuntua:
Bedaio
Zailtasuna:
Erraza
Eskema:
Bedaio - Larrondo - Artubi - Larrondo - Urdilleko lepoa - Azkarate - Zarate - Sisiolako gaina - Eskoletxe - Bedaio
Luzera:26.00 km
Iraupena:
6 ordu
Ibilbide mota:
Oinez
Lurraldea:
Bedaioko inguruak ederrak ezagutzeko egiten den mendi martxa. Bedaio herritik abiatu eta Larrondotik pasaz, Zabalegira igo eta handik Artubira igotzen da. Bedaioko mendi garaiena (1.244m). Berriro Larrondora jaisten da eta Urdilleko leporantz jarraitu behar da. Hona iritsiz gero, Azkarate herrira jaitsi behar da.
Azkaratetik, Zaratera igoko gara eta hemendik Aniko goi aldetik igaroz, Jazku baserri inguruan beherantz hartu behar da, Eskoletxeraino ailegatuz. Honen inguruan estradatik barrena Bedaiora igo behar da.
Wikiloc IDa:
427142
Bidean ikusi beharrekoak:Artubi
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
aralar_bedaioko_mendi_martxa.gpx | 274.42 KB |
Komentariorik ez..