Abiapuntua:
Koronasko mendatea
Zailtasuna:
Zailtasun gutxikoa
Ibilbide mota:
Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Nafarroa
Txango atsegina, bide ederretan barrena. Autoa Koronas mendatean utzi eta hegoalderantz igotzen duen pista hartuko dugu. Tracka jarraitu eta goiko zelaietara aterako gara, Borreguil begien bistan. Ollateko lepora hurbildu ahala, hainbat trikuharri ikusteko aukera izanen dugu (ikus Lezinera mendiko orria, edo monumentu megalitikoen atala) Ez gara Ollatera aterako, eta basoan gora eginen dugu, bide eder batean barrena, pagadiaren itzalpean. Gailurrean harria nagusitzen ikusiko dugu. Buzoia dagoen harria baino apur bat mendebalderago, talaia eder bat aurkituko dugu, inguruko mendi guztiak miresteko.
Wikiloc IDa:
640716

Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Borreguil-Koronasetik.gpx | 23 KB |
Komentariorik ez..