Skip to main content

Astenbelarra Biloria herritik ibilbidea

zuriain·k

2010/05/06 - 15:30

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Biloria
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Lana ibarreko Biloria herria izanen dugu abiapuntu. Herria iragartzen duen kartelaren parean pista bat hasten da errepidearen eskuin aldean. Saihesbideei kasurik egin gabe pista horrek Biloriako larreetan jarriko gaitu. Astenbelarrako hegietako basoa nahiko itxia denez, pista jaisen hasten den arte ez dugu utziko (982m). Auto gurpilen markak ikusiko ditugu belarrean, ipar-mendebalderantz urrunduz. Markei jarraituz basoan sartu eta bide zabal bat ikusiko dugu. Bide hau igotzeari uzten dion arte jarraituko dugu. Orduan zuzenean sartuko gara baso itxian -lasai, 20 metro besterik ez dira, eta ez dira eman bezain izugarriak- berehala basoa zabaldu eta Astenbelarrako gailur harritsuan izanen gara. Lanako ibarra gure oinetan ikusiko dugu.

Etorritako bidean atzera eginen dugu, Biloriako larreetaraino. Hasierako pista berriz hartu eta hurrengo bidegurutzean ezkerretara (ipar-mendebalderantz) joko dugu. Pista orain lurrezkoa da, eta Biloriako erpinaren azpitik igarotzen da (inolako zailtasunik gabe hara joateko) eta gero Zikilamendi azpitik (suteak zaintzeko etxola bat gailurrean).

Luze gabe, ezkerretara, Ulibarriko ur putzua ikusiko dugu. Haratago, izen bereko herrira jaisten den pista begiztatuko dugu. Pista hori hartu mendebalderantz eta berehala jaisten hasiko gara, hegoalderantz zuzenean. Berehala San Kristobalgo baltsaren ondotik igaroko gara, eta metro batzuk beherago izen bereko baseliza ikusiko dugu. Pista sigi-saga jaitsiko gaitu Ulibarriraino.

Ulibarrin ikuztegiaren parean hasten den pista hartuko dugu, haurrentzako zabu batzuen parean. Pista horrek Biloria herria zeharkatu eta hasierako puntura eramanen gaitu. On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Astenbelarra.gpx 116.48 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi