Skip to main content

Larraonatik Castillo eta Armontu/Zulazpe ibilbidea

zuriain·k

2010/05/12 - 08:15

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Larraona
Lurraldea

Larraonatik hego-mendebalderantz aterako gara, pista zabal batetik. Bidegurutze batean estela bat ikusiko dugu. Eskuineko pista hartuko dugu. Pista pixkanaka igoko da, baina berehala hegoalderantz egin eta jaisten hasiko da Artasubielako zubiraino. Arroil eder batean gaude, eta Castilloaren goiko harriak ezkerraldean ikusiko ditugu. Pistak Castilloren leporaino eramanen gaitu. Han pista utzi eta zuzenean ekinen diogu malda gogorrari, bidexka estuak jarraituz. Laster, belarrak harriari emanen dio bidea. Eskuak erabili behar izanen ditugu zailtasun handirik gabeko eskalada batean, baina ohitura apur bat eskatzen duena. Jaisterakoan arreta handiagoa jarriko dugu, batez ere harria bustita baldin badago. Gailurrean zuhaitzen artean bilatu beharko dugu paisaia. Ederki ikusten dira dorre karratuaren hondakinak, eta behialako murruen soslaiak tontorraren inguruan.

Berriz ere lepoan, pista hartuko dugu. Gora egiten jarraituko dugu, Egurtza gain oihantsua inguratuz. Pistak igotzeari uzten dionean, eskin aldera marka hori-zuriak ikusiko ditugu txarrantxa baten hesolan. Markek txarrantxaren alboan eramanen gaituzte, bide estu baina garbi batean zehar. Armontu/Zulazpe gaina koroatzen duen harria ikusiko dugu basoak uzten digunean. Ez dugu txarrantxa utziko, Armontuko gailurreraino. Azken zatian eskalada txiki bat egin beharko dugu arrisku handirik gabea, baina deserosoa mendiko ohitura ez dutenentzat. Gailurra talaia dotore bat da, paisaia zabalak eskaintzen dituena.

Itzultzeko bide beretik egin dezakegu. Dena den, arriskatu nahi dutenentzat, Armontu eta Mendiarre gainen arteko lepoan bide bat ikusi genuen. Oso litekeena da bide hori zuzenean Artasubielako zubiaren inguruetara eramatea. Saia zaitezte, eta horren berri eman...

On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Castillo-Zulazpe.gpx 109.13 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi