Skip to main content

Gazteluzarra Bidankozeko errepidetik ibilbidea

zuriain·k

2010/07/27 - 18:26

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Bidankozeko errepidea
Zailtasuna
Zaila
Lurraldea

Ibilbidea Burgi eta Bidankoze arteko errepidearen 9.7 kilometroan hasiko dugu, azken herri honetara iritsi gabe, baina begien bistan dugularik. Pista bat jaisten da eskuin aldera, eta erreka zeharkatu (kontuz ur handia dagoenean!) Pistatik metro batzuk eginen ditugu, baina lehen bihurgunera iritsita, eskuin aldetik utziko dugu: plastiko zerrenda batek bide baten hasiera seinalatzen digu. Bide eder honek pinudian gora eramanen gaitu inolako zailtasunik gabe Elizarena eta Gazteluzarraren arteko leporaino.

Elizarenara joateko bidea iparralderantz jarraitu besterik ez dugu egin beharko. Adierazgarririk gabeko gailur harritsu honetatik panorama zabala ikusiko dugu, Zaraitzuko mendiak, Atuzkarratzekoak eta Pirinioak.

Gazteluzarrera igotzeko lepora iritsi eta bidea jarraituko dugu. Pinudian sartu eta pixkanaka hego-mendebalderantz eginen dugu. Gazteluzarreko lehen arroken parean behar den denbora emanen dugu bidea aurkitzeko, zailtasunak izanen baitugu bestela. Gailurrerainoko bide osoa kairnez markaturik dago, adi beraz eta ez atera bidetik.

Gailurretik panorama oso zabala menderatuko dugu, hurbileko Argiblek Pirinioen ikusmena galaraziko badigu ere.

Jaisteko hiru aukera: etorritako bide beretik, errazena. Bigarrena, Elizarenara itzuli eta bidea jarraitu, Krutxegaratea leporaino. Bide bat aurkituko dugu hor zuzenean Bidankozera jaitsiko gaituena. Hirugarrena, Elizarena eta Gazteluzarraren arteko lepora jaitsi eta ekialderantz jaisten den bidexka bat hartuko dugu. Ibarraren hondoraino HELDU GABE beste bide bat hartuko dugu lehen hegoalderantz eta berehala mendebalderatz eginez Gazteluzarra inguratu eta Salvoch bordaraino iristen dena. Salvoch bordaren inguruetan beste bide bat hasten da zuzenean hasierako pistaraino jaitsiko gaituena. BAINA: azken bide hau garai batean egoera onean bazegoen ere, egun ia erabat itxita dago. Zuhaitz eroriek zein mota guztietako sasiek dezente sufriaraziko gaituzte. Oso masokak ez bazarete, nik ez nizueke bide hau gomendatuko. Kontuz beraz.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
elizarena-gaztuluzarra.gpx 105.28 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi