Cucurrillo
Nafarroako mendebaldeko muturrean, Errioxako mugatik hurbil, mendialde ez oso nabarmen bat hedatzen da. Nahiko zabala izan arren, ez du altuera handirik (gainik altuena Las Llanas da, mendilerroaren mendebaldean, 972 metrorekin). Erliebea ere leuna da, gorabehera handirik gabea. Iparraldeko ardatz batetik hainbat adar luzatzen dira hegoalderantz, altuera galduz Errioxara hurbildu ahala.
Horrek guztiak mendizaleen interesa nahiko epeltzen du, eta Las Llanasko parke eolikoak ere ez du gehiegi egiten interes hori berotzeko. Hala ere, gain hauek alternatiba egokia izan daitezke iparralderago eguraldi kaskarra nagusitzen denean, edo txirrindulaz zein oinez gure geografiako bazter ezezagun batera hurbildu nahi baldin badugu.
Hainbat gain izanen ditugu gure inguruan, denak haizerroten izurriteak kutsatuta: Las Llanas (972m), Alto del Cielo (799m), Alto del monte (704m) eta Alto de los bojes (836m)
Irudiak
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ****
 ***
 ***
 ***
 ****
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
|