Skip to main content

Castillo de Lapoblazion eta ekialdeko gandorra ibilbidea

zuriain·k

2010/08/18 - 18:45

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Lapoblacion
Zailtasuna
Zaila
Lurraldea

Ibilbide zikular hau Lapoblazion herriaren gainaldean hasiko dugu, ipar-mendebaldeko azken etxaren parean. Autoa han bertan utz genezake, burdinazko eskudela baten parean. Pista batek mendia inguratzen du hegoaldetik, eta lepo baten parean (1020m) basoan sartzen da. Basoan barreana jarraituko diogu pistari, alturarik ia igo gabe. Basotik aterata, kairn batek pista utzi eta igoerari ekin behar diogula adieraziko digu (1050m) Hego-ekialderantz jo eta basoan berriz sartuta sigi-saga joanen gara gora egiten. Bidea estua baina garbi eta ezin ederragoa da. Kontuz ibiliko gara hezetasuna edo, okerrago, izotza baldin badago. Bidean hainbat talaia ikusiko ditugu, nondik Izki eta Toloñoko mendiak ikusiko baititugu.

Gailurretik ekialdeko lepo batera aterako gara (1241m). Zuhaitzak atzera utzi eta harria nagusituko da hemendik aurrera. Gailurra begien bistan dugu jada. Nafarroako muga zaindu zuen gazteluaren harriak ere ikusgai daude gailurra inguratuz.

Aspaldi da tontorreko antena itsusia desagertu zenetik, eta eskertu egiten da. Panorama ezin zabalagoaz gozatuta 1241mko lepora itzuliko gara. Hortik zuzenean jaitsi gaitezke herrira, baina gu Lapoblazioneko gandorra ere ezagutzera joan ginen. Gandor horrek bere azken zatian eskaladarako materiala behar du. Lehenbiziko metroek ez dute zailtasun handirik, baina kontuz ibili behar da, batez ere harria heze baldin badago.

Behin gandorra bisitatutakoan, atzera egin 1241mko leporaino, eta hor jaisteko bidea hartuko dugu, berriz ere herrian utziko gaituena.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
LAPOBLAZION.gpx 63.57 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi