Skip to main content

San Migel-Irotzalde-Lertxundi-Asketa-Erbaluz ibilbidea

zuriain·k

2010/09/27 - 11:42

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Altzuza
Zailtasuna
Erraza
Lurraldea

Altzuza herriaren gainaldean hasiko dugu ibilbidea. Ur biltegiaren ondotik pasatuta, pista zabalak iparraldera lehen eta berehala mendebalderantz eginen du. Lehenbiziko lepo batean (657m) ezkerreko pista hartuko dugu. Berehala San Migelgo kono pinuz josia ikusiko dugu. Pistak haren ondoko leporaino eramanen gaitu (660m). Bidexkak ikusiko ditugu maldan gora. Hoberena, txarrantxaren parean igotzen dena da. Gaitzerik gabe, bidexkak San Migelgo gailur itxiraino eramanen gaitu.

Lepora itzulita, ez dugu berriz etorri garen pista hartu. Ipar-ekialderantz pinudian sartzen den lurrezko bide zabala hartuko dugu. Bide horrek Lertxundi mendiko hegietan eramanen gaitu. Ez diegu kasurik eginen jaisten diren saihesbideei. Bidea estutu eginen da, baina ez da itxiko. Azkenean, gailurraren azpian pasatzen denean, zuzenean ekinen diogu azken tarteari biderik gabe. Txarrantxa bat igarota, gailur zabal baina ikuspegi mugatukora iritsiko gara.

Ekialderantz jaitsiko gara, bide zabal batetik. Bideak pistara eramanen gaitu, Gazteluzar mendixkaren oinetara. Iparralderantz, pistan barrena. Berehala ikusiko dugu Irotzalde/Erkalazko gailurra eskuin aldera. Gailur panoramikoa da, kairn txiki batez seinalaturik.

Iparralderantz jarraituko dugu. Ataka bat igarota, bideak lepo zabal batera eramanen gaitu (738m). Pistak ipar-ekialderantz joko du malda handiz. Kota txiki (814m) baten ondoan igaro eta berehala, pista utzi eta biderik gabe igoko dugu Asketa edo Intxaurketako (864m) azken malda. Hemendik arazo handirik gabe jarrai genezake Beltzunegi edo are Lakarriraino.

Guk ordea, bidea desegin, Irotzaldi mendebaldetik pistaz inguratu eta Gazteluzar ondoko lepoan (738m) hegoalerantz doan pista hartu genuen. Egurrezko mahai eta banku batzuen parean, pista utzi eta langa bat igarota, hegoalderantz egin genuen Erbaluz gaineko piramiderantz. Bideak zuzenean gailurreko kainera eramanen gaitu. Inolako paisaiarik ez dugu ikusiko pinudian.

Mahai-bankuetara itzulita, pista beherantz jarraitu besterik ez dugu egin beharko Altzuzara itzultzeko.

On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
SANMIGEL-ERBALUZ-ERKALAZ-LERTXUNDI-ASKETA.gpx 113.67 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi