Skip to main content

Altzo udalerria

Xirikando·k

2013/10/01 - 13:12

Udaletxea, Altzo | ©Xirikando (20130927)
Entitate mota
Udalerria
Beste izenak
Alzo
Eskualde, elkargo edo mankomunitateak
Lurraldea

Altzoko Erraldoiak egin zuen ezaguna Gipuzkoako udalerri txiki hau. Askoren ustez, elezahar bat da, baina, egiari zor, hezur-haragizko gizon bat izan zen altueragatik atentzioa eman zuen, eta nazioartean ere ezaguna izatera iritsi zen.

Ospe horren ordainetan, harrizko eskultura bat egin zioten Ipintza baserriaren atarian. Hortaz, ezin gara Altzotik joan irudi hori ikusi eta istorio polit hori ezagutu gabe.

Baserri-giro ederra

Herria bi auzunetan banatuta dago: Altzo Muño eta Altzo Azpi. Goialde batean kokatuta aurkituko dugu bata eta Otsabio (801 m) mendiaren magalean bestea. Aurrenekoan, badira nabarmendu beharreko eraikin bi: Jasokundearen Andra Mari elizak isabeldar atari gotiko ederra dauka eta udaletxeak, berriz, egurrezko eta adreiluzko egitura. Altzo Azpin, aldiz, San Salbadorren eliza ikus dezakegu. Gurutze-gangadun nabe bakarra dauka eta antzinako eliza erromatar baten gainean eraiki zuten.

Natura da Altzo hain erakargarri egiten duen beste elementu bat. Baserri-giroko herria da, eta paisaian baserriak, basoak eta zelaiak dira nagusi. Beraz, txangoak eginez ingurua ezagutzeko eta aire freskoa arnasteko leku aparta da.

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Jasokundeko Andra Maria eliza (24 m.) · Santa Barbara eraikina (434 m.) · Karmelitak monastegia / komentua (678 m.) · San Salbador eliza (978 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi