Mirutegi

inaxio-k sortua, 2014, azaroa 3 - 20:05
Garaiera 1167 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.556602, Y.4744174
WGS84 42.846182 N, -2.308599 E.
Abiapuntuak Durruma, Bikuña, Opakua mt., Legaireko bidea
Gertu BERJALARAN 3 ERDI trikuharria, Atauko Mendatea etxola hondoa, Atauko Mendatea eremu tumularra, Atau 3 tumulua, Atau 2 tumulua, Atau 1 tumulua, Ballo mendia, Atau 4 tumulua, ATAU 1 OESTE zutarria, BERJALARAN norte trikuharria, Baio I zutarria, ATAU 2 ESTE zutarria, Baio II zutarria, ATAU eremu tumularra, Surbe 2 oeste tumulua, Baio Este zutarria, Surbe 1 este tumulua, Surbe mendia, LEGAIREKO ERREKA 1 - 2 tumulua, LEKUONA zutarria, MENDILUZE NORTE eremu tumularra, ATAU ESTE 1 tumulua, ATAU ESTE 2 tumulua, Lekuona (Alto de la Txabola) eremu tumularra, SURBE zutarria, SURBE tumulua, MENDILUZE harrespila.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak .
images
Mirutegi
Mirutegi tontorra ©inaxio

Ballo mendiaren bigarren mailako tontorra dela esan genezake, izan ere harengandik gertu dago eta haren iparraldeko bizkarrean behera jaitsiz helduko gara Mirutegira, metro gutxi batzuk bakarrik igota azken txanpan.

Baina Agurain aldeko lautadatik begiratuz gero oso bestelako itxura erakusten du: inguruko gain harroena ematen du eta nabarmen gailentzen da lautadaren gainean. Burdinazko gurutze handi batek seinalatzen du Mirutegi, Ballo erpin geodesikoarekin konformatzen den bitartean, atzerago, bigarren maila batean, lautadatik begiratuta beti ere.

Atauko mendateatik gora datorren Durrumako bidea da biderik nabarmenena eta irispiderik azkarrena seguraski, lautadatik abiatzekotan. Legaire aldeko larreetatik abiatuz gero bidea errazagoa da, malda handirik gabekoa, larre leunetan barrena. Surbe nahiz Ballo oso gertu gelditzen dira, ibilbidea osatu nahi izanez gero, eta historiaurreko hainbat aztarna ere bai, Legaire aldetik etorriz gero.

Irudiak





***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***













***

****

***

***

Lotutako orriak