Skip to main content

Bentaneta begia

Jose·k

2015/01/06 - 10:23

Bentaneta begia
©Jose (20061022)
Altuera
1194 m
Mota

Anbotoren hegoaldeko aurpegian zehar Zabalaunditik igotzen den bidetik oso urbil dagoen berezko begi bat da, hego-ekialdeko aurpegi bertikalera begiratzeko aukera ematen duena. Kobazulo txiki batekin komunikatuta dago. Anbotora igotzen den bidetik ikusten dena kobazuloaren ahoa denez, gertu baina ezkutuan dagoen begiaren kokapena antzematen laguntzen du.

Komentarioak

  • account_circle

    Xirikando·k bidalia 2015·ko Urtarrilaren 23·an - 13:36etan·an

    Nire ustez koba hau errepikatuta dago 2 zenbaki desbedinekin bata 27644 eta bestea 27645.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2015·ko Urtarrilaren 23·an - 18:01etan·an

    Apropos sortu nituen bi orriak, batean begia eta bestean kobazuloa jasotzeko asmoarekin. Baina agian ez du zentzurik bereizteak... Orri bakarrean elkartu ditut.
    Zuk igo duzun argazkian Benartea deitu diozu. Nondik jaso duzu izen hori? Bibliografian Bentaneta (edo Ventaneta) izenez aurkitu dut nik. Askillarreko (edo Eskillarreko) begia bezala ere bai, zenbait tokitan, baina deitura okerra dela dirudi, <a href="/node/24420#comment-6191">Bizkaiko kobazuloen katalogoaren</a> arabera benetako Askillarreko begia ekialderago omen dago eta. Beste txango batean hura bilatzeko erronka jarria diot jada nire buruari.

  • account_circle

    Xirikando·k bidalia 2015·ko Urtarrilaren 23·an - 19:41etan·an

    Argazkian izena jartzerakoan nere akatsa izan da, zuk emandako izena jarri nahi nuen.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Mariren koba koba (134 m.) · Anboto mendia (217 m.) · Gerriko koba koba (263 m.) · ANBOTOSTE trikuharria (599 m.) · ANBOTOPEKO tumulua (993 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi