Otzaurte-Txurrukopunta-Añabaso-Otzaurte

Xabiaram-k sortua, 2019, uztaila 29 - 19:39
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Zegama
ABIAPUNTUA Otzaurte
Eskema Otzaurte-Zabalaitz-TXURRUKOPUNTA-Unamendi-Beunde-Añabaso-Arkaungaina-Otzaurte
Lotuta »Txurruko punta (mendi) »Añabaso (mendi)
Gora-behera600 m
Luzera11 Km
Iraupena2:30 - 3:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Otzaurte-Txurrukopunta-Añabaso-Otzaurte
Txurrukopunta (991m) Unamenditik

Arratsalde pasako mendi ibilaldia.

Abiapuntua Otzaurteko mendatean bertan, Bentaren ondoan dagoen aparkalekuan eta Aratz-Aizkorri Parke Naturalerako sarreran.

Lehenik Antzuzkar mendiskatik Zabalaitz (868m) aldera daraman senda hartuko dugu, bidea hasieran pagadian barrena egiten da eta Garagartza aldetik datorreen errekastora iritsitakoan 150 bat metroko desnibela duen malda igoko dugu zelai eta garo arteko sendan Zabalaitzeko harkaitzaren tontorreraino. Bere oinetan trikuharri bat ere badago, "Garagartza" izenekoa.

Behin hasierako tontor hau eginda Txurrukopunta (991m) mendiaren igoerari ekingo diogu, hemen beste 150 metro inguruko desnibela gaindituko dugu belardian gora eginez tontorreraino. Tontorretik Aizkorri eta Aratz mendien ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu eguraldia lagun badugu. Mendiaren azpian dagoen Urdalur urtegia ere ikusi ahalko dugu bertatik. 1 ordu pasatxo.

Ondoren Beunde alderako jeitsiera egingo dugu tartean Unamendi (898m) muinoaren gainetik pasatuz, 100 metro baino gutxiagoko desnbiela du honek Ultzamako lepotik gora. Beundeko atseden gunea pasa eta jarraian Añabaso (964m) igoko dugu, 150 metro inguruko desnibela, belardi eta pago artean doan bidezidorrari jarriki. 2 orduko bidea denera.

Orain hemendik Otzaurterako itzulera bidea hartuko dugu, lehenik Beundera jeitsko gara eta hemen Unamendi (898m) muinoa igo eta Arkaungaina (824m) mendiskara jeitsiko gara, bertan "Abilletako zista" megalitoa ikusi ahalko dugu tontorraren eta bidezidorraren ondoan. Hemendik aurrera ondo markatuta dagoen sendari jarraituko diogu Otzaurteko abiapuntu-amaierara iritsi arte. 3 orduko iraupena guztira.

Irudiak

****

***

***