Skip to main content

Pikatua-Orhi ibilbidea

Xabiaram·k

2020/10/31 - 09:42

Abiapuntua
Pikatuako mendigunea
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1200 m
Eskema
Irati (Pikatua) mendi gunea-Gaztanbidea-Pikatua erreka-Muxumurru-ORHI (2017m)-Orhibizkar-Irati mendi gunea
Luzera
15.00 km
Iraupena
8 ordu

(2020-08-10)

Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotako mendi handi batean.

4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Txangoa Irati mendi guneko beheko aparkalekuan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago. Iratiko Oihana barrutirako sarrera ere bertan dago, kanadiar pasabidea gaindituz sartzen gara bertan.

Hemendik Gaztanbidea mendirako bidea hartuko dugu, mendi guneko kafetegiaren ezkerretik doan pista zabaletik, pagadi inguru eder batean egingo dugu zati hau, 3 km. inguru. Tontorra pasatakoan Pikatua errekara jeitsi behar gara, horretarako Gaztanbideko tontorretik mendebaldeko lepora jeitsiko gara apur bat eta bertan hartuko dugu pagadian behera malda handian pare bat kilometroz doan baso bidea. Tarte hau Iratiko Oihanaren sakonean pago handien artean egingo dugu.

Behin Pikatua errekara jeitsita eguneko igoera handian murgilduko gara, lehenik Sartzenbizkarrara (1356m) igo behar gara, honako bidea pista zabal batean egiten da Iratiko Oihanaren pagadi itzelean gora, malda dago baina eramangarria bihurguneekin, 250 metro inguruko desnibela. Behin tontorrera iristean pagadi oihana atzera utzi eta mendiko belardi paisaian sartuko gara.

Orain Muxumurru (1628m) tontorrera igoko gara, ia 300 metroko desnibela, malda handia dago, hasieran ibilera arrasto ugari daude baina gero lausotzen doa. Tontorretik Orhi mendiaren ikuspegi paregabeak izango ditugu. Gero jeitsiera txiki bat egin behar da bere iparreko lepoan dagoen ur aska gune batera. Hemen hasiko da Orhi (2017m) tontorrera igotzeko bidea, 450 metroko desnibela, eguneko azken zatia eta luze samarra, tartean malda gogorreko uneak, arrastoa ez da oso nabaria, zelaian gora egin behar da, baina une oro izango dugu tontorrerako norabidearen erreferentzia. Honela bada gailurrera iritsiko gara, nik 4 ordu behar izan nituen igoera guztia egiteko.

Bertan atsedena hartu, zerbait jan eta ondoren beherako bideari ekingo diogu. Hau Ithurtzaeta mendaterantz (ekialdetik) doan gandorretik egingo dugu, Orhitxipiaren ondotik pasako gara eta beherantz jarraituko dugu 1700 metrora arte, hemen mendaterantz jarraitu beharrean hegoalderako norabidea hartuko dugu zelaian behera eta errepideko tunelaren gainetik pasako gara Orhibizkar aldetik igaroz eta Pikatua (1407m) mendirainok jeitsiz jarraituko dugu, bide guztia larre zelai inguruan egiten da, udako eguzki giro onarekin gozatzeko bezalakoa da. Eta jadanik txangoaren hasiera puntutik oso hurbil gaude. Azken ehun metroak jeitsi eta aparkalekura helduko gara. 2 orduko jeitsiera.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi