Altuera:1.466 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Burdinkurutzeta
- Pedro xaleta
Mendi polita, dena baso eta larre. Igotzen erraza da, Burdinkurutzeta nahiz Irati aldetik. Gaina da berezia, oso zelaia baita altura hori izanda Pirinioaren ardatz-ardatzean dagoen mendi batentzat. Eta haitz mordo bat erdian.
Okaberen lilura
Ez da harritzekoa gure arbasoek mendi hau aukeratu izana haien erritoak edo burutzeko.
Emazte eta biok joan ginenean mendiarekin eta inguruekin ere liluratuta geratu ginen. Hau dela eta Abendurako espero dugun gur alabari Okabe izena jarri nahi diogu.
Oso polita!
Okabera joan ginenean, elurra egotea egokitu zitzaigun. Bidean pagoa dago gehienbat eta gora iritsitakoan eskubitara Ilarritako kromletxak daude ( 20 bat inguru ) eta ezkerretara berriz, gailurra.
Oso mendi magikoa da eta denak animatzen zaituztet igotzera. Igoera zailtasunik gabea baita gainera.
Sentsazio paregabeak
Hori behintzat zioten ETB-ko helikopteroan zihoazenek Okabeko parajea zeharkatu zutenean. Normala. Igo BEHAR diren mendi horien klubean dago Okabe.
Ni iazko urrian bertaratu nintzen Iratira, gure lurraldeko altxorrera. Burdinkurutzeta pasa eta Iratiko benta eta lakura ailegatuko zarete. Bagargiko mendatera doana alde batera utzi, eta baita Chalet Pedrora doana ere. Nik Surzaiko lepotik eramango zaituztet.
Gaurkoa, beraz, alferrentzako bidea. Surzaiko lepoan, lasai ze kotxeak ikusiko dituzue, segi gora doan bideari. Basoan sartuko da eta buelta ugariren ondoren Okabe agertuko zaizue. Lasai harrespilak ikusten ez badituzue, gerorako utziko ditugu. Puntan panoramikaz gozatu, Orhi aldera batez ere. Jeitsieran gandor belartsua hartu eta berehala iritsiko zarete harrespil multzo famatura. Gero, bide bat basora sartzen da, tourné eder batean kotxera eramanez. 2 orduko txango zoragarria, oroitzen den horietakoa.