Harlosa formako zutik dagoen monolitoa, piska bat okertua HErantz. Bere altuera lurzoru gainean 2,13 m.koa da. Bere zabalera oinaldeko 1,65 m. eta goi-muturreko 1 m. tartean dabil eta lodiera 0,20 eta 0,27 m. tartean. Ardatz nagusiaren norabidea: IE-HM. Bere oinaldean lurrean kaltzatzeko erabilitako harriak ikusten dira. Bertako hare-harria.
Grabatu ezberdinak ditu muga gisara izan duen erabileraren ondorioz, ildoak, gurutzak eta hizkiak: IEko aurpegian E bat eta 3 bat; HEan 0,65 m.ko ildoa, 3 bat eta gurutz bat; HMko aurpegian B bat; IMko aurpegian 0,60 m.ko ildo bat eta gurutza. Gaur egun Eskoriatza eta Barrundia (Araba) udaletako muga da.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDARIZ, A. et al. (1982)
BARRIO, L. del y UGALDE, TX. (1980)
PEÑALVER, X. (1983)
Komentariorik ez..
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.