KARRAMIOLOTZ trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua ANDATZA - BELKOAIN.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza Jesus ARGOMANIZ (1983)
Kokapena
· Alt.: 345 m.
· WGS84 43.248354 lat., -2.058355 long.
· ED50 30T X.576549, Y.4789034
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu ANDATZA I trikuharria, OLAIKO trikuharria, Atxulondo burdinola, ARKUTXA trikuharria, ANDATZA III zista, ANDATZA II trikuharria, Andatza mendia, TXANGOSTA trikuharria.
images
KARRAMIOLOTZ
Karramiolotz trikuharria ©Xirikando

Non

Karramiolotz izenez ezagutzen den tokian (Juanasoro Aldea), Andatza mendiko ekialdeko hegalean. Olaiko trikuharria 1.100 m. EIErantz dago.

Azalpena

Tumulua 9,50 m. diametrokoa I-H eta 12 m. E-M, eta 1,50 m.tako altuerakoa. Ganbara, tumulu erdian, piska bat barnekaldera okertutako alboko 2 harlosak eratzen duten esparru errektangular bat da. Iparraldekoaren neurriak 1,20x0,25x0,40 m. dira, eta Hegoaldekoarenak 0,80x0,20x0.60 m. Ganbara-zorua 0,80 m.tako sakonerakoa da. Bere norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak eta konglomeratuak.

J. ARGOMANIZek aurkitu zuen 1983an. Ez da industu.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***

***

***

Egoera txarrean dago [2008-12-29]

Otea, iratzea eta beste hainbat landare hazten ari dira bere tumuluaren harrien artean.