Skip to main content

JAIZKIBEL II harrespila

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Jaizkibel II harrespilak | ©irundarra (2008-11-28)
Megalito mota
Harrespila
Megalito eremua
JAIZKIBEL
Noiz aurkitua
1980-05
Elementu kopurua
1
Deskribapena

Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. Ustezko diametroa: 8,50 m. Hamar lekukok osatzen dute, beraietik 6 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik HM-IIEko arkuan.
2.- Harrespila. Oso itxuragabetua. Ustezko diametroa: 7 m. Bederatzi lekukok osatzen dute, beraietik 4 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik mendebaldeko sektorean.
3.- Harrespila. Ustezko diametroa: 6.50 m. I-H eta 4,50 m. E-M. Zortzi lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak. Ez du lekukorik IMko sektorean.
4.- Harrespila. Ustezko diametroa: 4,50 m. Hamaika lekukok osatzen dute, beraietatik bat delarik azpimarragarria.
5.- Harrespila. 7 m. diametrokoa. 17 lekukok eratzen dute, beraietatik 5 direlarik azpimarragarriak.
Harrespil 3, 4 eta 5aren tartean harlosa asko daude, antzeko monumentuen hondarrak edo deskribatutakoen parte izan daitezkelarik.

Lurraldea
Garaiera
375 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Nabarmena da
Nola iritsi
Jaizkibel mendiaren IMko hegalean, Mendizabalen Arriya izenez ezagutzen den monumentutik 130 m. IMerantz eta autobidetik distantzi berdinera, HErantz. Antzinako turismo-paradoretik 650 m.tara IIErantz. Jaizkibel III trikuharria 130 m. HHMrantz dago.
Historiala
A. Armendariz eta J. A. MUJIKAk aurkitu zituzten 1980ean. Ez dira industu.
Bibliografia
Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1982, pp. 210-211-212 (2)

Komentarioak

  • account_circle

    Iñigo Txintxurreta·k bidalia 2015·ko Azaroaren 30·an - 10:53etan·an

    Harrespil nagusiaren lekuko bat berriro puskatuta agertzen da, joan den asteko sasiak kentzeko lanen ondoren.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

JAIZKIBEL V harrespila (42 m.) · JAIZKIBEL VIII tumulua (48 m.) · JAIZKIBEL III trikuharria (119 m.) · ATXIÑAR trikuharria (352 m.) · JAIZKIBEL IV trikuharria (422 m.) · ZIOSO zutarria (510 m.) · JAIZKIBEL I* harrespila (595 m.) · SANTA BARBARA* trikuharria (622 m.) · ZIOSO trikuharria (667 m.) · Dólmen Santa Bárbara II tumulua (741 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi