Altitud: 1307 m. Nombres alternativos: Gurutzeaga. Puntos de partida: Albi, Guardetxea.
Nafarroa
Enviado por inaxio el 2022, Agosto 2 - 15:11.
Ibilbide luze xamarra da (18 km), baina erraz egiten dira kilometroak, aldapa leunak dira (mendiko bizikletaz ere egin daiteke seguraski ibilbide osoa, aldapan gora erraz ibiliz gero). PR-NA-24 bidearen arrastoa jarraitzen du igoeran (tarte hau nahiko zatarra da Erdikolarrera heldu arte) eta SL-NA-27a jaitsieran. Xuritzera joateko tartean komeni da GPS edo iparrorratza, basoak bista asko laburtzen baitu; gainontzean jarraitu beharreko bidea nabarmena da.
Enviado por inaxio el 2022, Julio 30 - 09:03.
Ibilbidea erraza da, baina bidezidorraren arrastoa nahiko arina da leku askotan eta goi-aldean aldapa handia zeharkatzen du hainbat tartetan, makilak lagun egokiak izan daitezke. Lanbroa sarritan sartzen den lekua da eta halakoetan ohi denez, GPSa komeni da, eta zira arinen bat ere bai beharbada. Arrakogoitiko lepoan GR arrastoari heldu eta, bide askoz nabarmenagoa izaki, hari jarraituz erraz heltzen da Belaguako aterpera.
Enviado por inaxio el 2022, Julio 13 - 21:31.
Zuriainek proposatzen duen ibilbidearen osagarria da hau, itzuli bat eginez tontorrera ekialdeko bizkarretik gora igotzeko. Legarozko larreetan dago bi bideen bidegurutzea eta han abiatzen da harripilaz markatutako xenda, basoaren itzalean gehienean, ekialdeko bizkarreko soilune batera heltzeko. Handik aurrera, gandorretik asko aldendu gabe, bidezidor bihurri batek eramango gaitu haitzaren magaletik tontorraren ingururaino.
|
![]() |