Mariñamendi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20130310)
3190 klik
Altuera:787 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Segura
  • Zegama
Lurraldea:Gipuzkoa

Ez dirudi mendizaleek gehiegi estimatzen duten mendia denik, tontorrean ez da behintzat arrasto askorik ageri; bai, ordea, sasia eta otea ugari. Tontorrera heltzeko biderik hoberena (ez du honek esan nahi egoera onean dagoenik) Aztio aldetik igotzen dena da, gero pinudi batean gora eginez.

Mendialdea*: Altzania

Iruzkinak

    Mariñamendiko tontorrean, Gipuzkoako Mendiak liburuan dioen bezala harri pilatuzko horma zahar, apurtu eta oroldioz betetako bat baino ez dago, pinu, sasi, ote, huntz, eta pagoez gain. Bidea sasiek guztiz oztopatuta dagoenez oso nekagarria da igoera.

    Ez da Mariñamendi, ez. Mariñamendin ez dago buzoirik ez erpin geodesikorik. Arantza, sasitza, sastraka, otea eta inpernua baino, eta gainera zuhaitzen adar bajuek ez dute uzten zutitzen.

    Begiratu Arranoaitz mendiaren fitxan. Mariñamendiren fitxan \"Tontorra\" eta \"Buzoia\" izenekin ageri diren argazkiak Arranoaitzen fitxan \"Elortxiki tontorra\" izenarekin ageri den argazkiari dagokio.

    beno... beno!
    kontutan hartuta Galdos-Urrutiak ateratako argazkia (zaharragoa) eta nik neuk ateratakoa (berriagoa) bat datozela,
    kontutan hartuta aipatzen duzun Elortxikiko argazkia ere neuk aterea dela eta badakidala ondo non zegoen hau eta non zegoen hura,
    kontutan hartuta ez dela erraza Mariñamendi beste gain batekin nahastea nahiko bananduta gelditzen delako,
    kontutan hartuta Mariñamendiko gaina sasiak hartuta dagoela zuk diozun bezala,
    ez al da errazagoa bai erpin geodesikoa eta bai buzoia honezkero sasi artean ezkutatuta egongo direla pentsatzea?
    gogoan dut oraindik nola igo nuen Aztio aldetik joanda, eta nola saiatu nintzen bide garbiagoa bilatzen beste aldetik, eta nola bukatu nuen sasi artean ia-ia gatibatuta...
    ados nago zerrendatik kentzeko proposamenarekin, baina hori ez dagokit niri... mezu hauek irakurtzen dituenak jakingo du orain zer espero dezakeen han!

    ondo ibili!

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..