Santo Tomas ermita

Enezubi·k

2026/06/26 - 22:17

Santo Tomas Ermita. Bedia (Eroso-Ugarte)
Santo Tomas Ermita. Bedia (Eroso-Ugarte) ©Enezubi (20260626)
28 klik
Mota:Ermita
Beste izenak: San Roke
Udalerria:Bedia
Iraupen egoera: Ona

Ermita hau San Tomas auzoan zegoen garai batean, oraingo lekutik 500 m ingurura.

Azalpena:

Oinplano angeluzuzena, 13,70 x 6,30 m. Ipar-ekialdean erantsitako sakristia. Harlangaitzezko horma luzituak, ertzetan harlanduekin. Bi isuriko teilatua. Bi isuriko teilatutxoa duen kanpaidun kanpai-horma. Egurrezko atea, eta burdinazko barrotez babestutako kristalak. Hiru leiho, bata aurrealdean, atearen gainean, eta bi hego-mendebaldean. Zementuzko zorua. Arkupe itxia Epistolaren aldean. Atearen gainean, gurutzea grabatuta duen ateburua eta harlanduan hau idatzita: REEDIFICADO / AÑO 1960.

Irudiak: San Tomas eta Ama Birjina.

Kontserbazio egoera: Ona.

Eroso-Ugarteko ermiteak atearen alboan aterpe zarratua dauka. Baina lehenago beste leku baten egon zan ermitea, Santo Tomas esaten jakon inguruan; izan be, lehenago Santo Tomas ospatzen zan auzoan. Lekua ezeze santua be aldatu dau ermiteak. Negua jaiak egiteko sasoi txarra dala-ta, orain dala berrogei bat urte San Roke ospatzen hasi ziran, udan garai hobea dalako.

 

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Eroso-Ugarte auzoa (120 m.ra) · Asteitza auzoa (354 m.ra) · Bidekoetxea auzoa (664 m.ra) · San Lontzo ermita (755 m.ra) · Bedia udalerria (886 m.ra) · San Juan Bataiatzailea eliza (925 m.ra) · Elexalde auzoa (956 m.ra) · Barroeta auzoa (969 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints