Eleizea XVIII. mendearen erdialdekoa da, barrokoa. San Juan bateatzailearen parrokia honek, lehenago bost altara eukazan, barandileagaz zarratuta, pulpitu eta guzti. Gerora, 70eko hamarkadan, Vatikanoko Kontzilioko erabagiak ezarri ziranean, horreek danak kendu, altarak arindu eta abadea jenteari begira mezea emoteko moduan ipini zan. Kanpoan, eleizpeak buelta osoa emoten deutso eleizeari, baina horretan be egon izan dira aldaketak: lehen, eskailerak egozan eleizpetik kaminora igoteko; eta eskolearen aldeko zatia, aldi baten itxita egon zan, gazteentzako lokala (Saloia) egon zalako.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Elexalde auzoa (50 m.ra) · Bedia udalerria (198 m.ra) · Jauregi auzoa (239 m.ra) · Bidekoetxea auzoa (323 m.ra) · Barroeta auzoa (326 m.ra) · Ibarra auzoa (467 m.ra) · Asteitza auzoa (637 m.ra) · San Lontzo ermita (674 m.ra) · Santo Tomas ermita (925 m.ra) ·
