Skip to main content

GR-11 (Pirineoen zeharkaldia) ibilbidea

ietxaburu·k

2011/11/03 - 14:29

Eskema
Mediterraneo itsasoa - Kantauri itsasoa

2011.eko ekainean, hiru lagun hasi ginen GR-11 zeharkaldia egiten Creus lurmuturretik. Hogei egunean, Viellako tunelera iritsi ginen (zeharkaldi osoaren erdia), eta gainontzekoa 2012an egiteko utzi genuen.

2012.eko irailean jarraitu genuen aurreko urteko hiruok, eta beste hogei egunean Hondarribira iritsi. Argitu behar dut, Candanchutik Zurizara, GR11 jarraituz Ozatik igaro beharrean, Lizarako eta Bisaltico aterpetxeetatik desbideratu ginela. Honela, bi gauetan aterpetxea izan genuen (Ozan txabola bat besterik ez dago) eta gainera Zurizara egun bat beranduago iristea komeni zitzaigun, aurreko lau egunetan itxita zegoen Kanpina Ansoko jaiak zirela eta.

Motxila ahalik eta arinena eramate arren (12 kilo ingurukoak ziren), zetazko lotarako sakuarekin eta surik gabe, ahal genuen guztietan, afaldu, lo eta gosaldu, ostatuetan eta aterpetxetan egin genuen (ostatuetan ez zen aterpetxetan baino asko garestiago ateratzen). Zenbait ostatutan, gosaria prestatua uzten ziguten, gu goiz atera ahal izateko.

Ez da nire asmoa bide guztia adieraztea, baina egun bakoitzean egindakoaren “track”a eta datu batzuk jarriko ditut (luzera, igoera metatua, bide erdian tabernaren bat edo ote den, ostatua…).

Kontuan izanda, hiruok hirurogei urteren bueltan genbiltzala, patxadaz egin genuen, maldarik gogorrenean ere hizketan joateko moduan. Horrela gehiegi nekatu gabe eta biharamonean, bezperan ibilitakoaren nekerik gabe egin genuen.

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2011·ko Azaroaren 3·an - 20:28etan·an

    Ekarpen ederra egin duzu track sorta honekin Iñaki! Ea tarte bat aurkitzen dudan dena mapa gainean ikusteko moduan jartzeko!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2011·ko Azaroaren 6·an - 16:02etan·an

    <a href="/node/24567">Ikusi</a> GR11 ibilbidea mapa gainean

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi