MARAMENDI ipar trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

...
... ©inaxio (20090814)
1846 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:MURUMENDI
Aurkitzailea(k):Juan Arruabarrena
Noiz aurkitua: 1989
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharria. Tumulua, bertako harrien aprobetxamenduagatik itxuragabetua, 16 m. diametrokoa da eta Hegoaldean 0,30 m.tako altuera du eta 1,40 m.takoa Iparraldean. Erdiko kraterrak hiru ganbara-harlosa ditu: bi zutik, Hegoalderantz okertuak eta bata bestearekin paraleloak, eta bat etzanda. Norabidea 80ºtakoa da. Bertako basaltoak.

Lurraldea:Beizama
Garaiera:645 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Nola iritsi: Maramendin, gailurretik 270 m.tara, HMko sahietsaldean dagoen zabalgune batean. Maramendi Hegoaldekoa trikuharria 30 m. Hegoalderantz dago.
Historiala: J. ARRUABARRENAk aurkitu zuen 1989an. Ez da industu.
Bibliografia: Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1990, nº 011

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Badu baten batek monumentu hauek garbi mantentzeko ardura hartua, eta nahiko garbi ikusten dira orain (2009ko abuztua), baina laharrak zein ugari eta gozo datozen ikusita, laster egongo dira berriz ere sasiaren azpian biak, deskuidatu orduko.

Near targets

MARAMENDI hego trikuharria (32 m.ra) · BASAGAIN tumulua (681 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints