Skip to main content

LEPOAUNDI zista

Iñigo Txintxurreta·k

2010/12/15 - 20:04

1 | ©Iñigo Txintxurreta (2010-12-15)
Megalito mota
Zista
Megalito eremua
LARRUN
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2010-10-29
Elementu kopurua
1
Deskribapena

4 harlauzez osatutako zista, bere inguruan 4 metro diametroko tumulua eta 10 lekukok osatzen duten peristalitoz inguraturik.
3,50 mtara IEruntz etzanda ageri den 2 mko harlauza badago, Lepoaundiko estela izendatu dena.

Iraupen egoera
Oso kaltetuta
Lurraldea
Garaiera
606 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Antzemangarria
Ez da horren nabarmena

Komentarioak

  • account_circle

    Xirikando·k bidalia 2010·ko Abenduaren 30·an - 10:32etan·an

    Koordenatuak WGS1984 jarrita dauzka eta nire ustez obeto legoke European 1979 jartzea Etxalarko lurraldean kokaturik dagoelako. Nik GPS-az hartutakoak X.611616 eta Y.4791996 dira.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2010·ko Abenduaren 30·an - 13:26etan·an

    Inaxiok zuzen nazala oker banago, baina nire ustez ez WGS1984, ez eta European 1976 ere. "Editatu" orrian jartzen duenaren arabera UTM koordenatuak jartzeko European 1950 (ED50) erabili behar da, edozein lurraldetan kokatuta dagoela ere.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Abenduaren 30·an - 14:53etan·an

    Kokapenaren datuaren inguruan, horra nire iritzia:

    Bertsio laburra: kokapena WGS84 sistema erabiliz sartu mesedez. Sistema hori berdina da Iparraldean nahiz Hegoaldean eta hori da berez GPS aparatuek nahiz Google Maps bezalako aplikazioek erabiltzen dutena (nahiz eta gero UTM ED50 formatoan erakutsi esaterako, GPSaren kasuan, norbere aukeren arabera).

    Luzeago: Koordenatu sistemen arteko datu bihurketak eragiketa konplexuak dira. Datua UTM eran sartzen denean webguneak nola-halako konbertsioa egiten du, mapa gainean erakutsi ahal izateko gehien bat, baina emaitza ez da oso zuzena. Gauza bera gertatzen da datua WGS sisteman sartzean. Baina Google Maps eta halakoek WGS sistema erabiltzen dute berez, eta orduan ikonoa leku zehatzean agertzen da. Halakoetan gelditzen den UTM kokapena ez da oso zuzena izaten (hori da ASKIN II kasuan gertatu zaiguna, oraindik zuzentzeko neukan).

    Horregatik tarteka lokalikazioen datuak jaitsi eta eskritorioko aplikazio bat erabiliz (Global Mapper) bihurtzen ditut, eta atzera webera igo, datua zehazteko. Orria editatzean kokapenaren datua zein sistema erabiliz sartu den ere jasotzen da, bihurketa zein zentzutan egin behar den jakiteko.

    Gainera UTM ED50 sistema atzeratuta gelditu da, eta ETRS sistemarekin ordezkatzen ari da pixkanaka-pixkanaka Europa guztian (baita Euskal Herrian eta Espainia aldean ere); "arrazoi historikoak" direla medio (lehendik dauden datuak eta kartografia) erabiltzen da oraindik, baina ez da aurrera begirako aukera egokia.

    Badut bi sistemen arteko konbertsioak egiteko sistema hobea prestatuta, baina ez dut jarri orainik. Hurrengo jai egun hauetako batean, eguraldiak hala nahi badu, jarriko dut.

    Megalitoen fitxetan kokapenaren datua UTM sistema erabiliz erakusten da, datua orain arteko iturrietatik formato horretan jaso delako, baina kokapenak egiaztatu ahala WGS sisteman erakusten hasiko naiz, datua hala sartu denean, seguruagoa delakoan.

    Beraz, datuak WGS84 sistema erabiliz sartu mesedez, arazoak ekiditeko.

    Barka eragozpenak.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2010·ko Abenduaren 30·an - 18:47etan·an

    Ez nago ziur ondo ulertu dudan, Inaxio.

    UTM eta WGS sistemetaz hitzegiten duzu bi sistema ezberdin balira bezala, baina nik dakidan apurragatik UTM koordenatuak emateko sistema bat da, eta WGS84, ED50 edo ETRS89 datum geodesikoak. Espainian ED50 datuma erabili izan da azkenengo urteetan, baina aurrerantzean ETRS89 erabili behar omen da, zuk diozun bezala.

    Puntu baten kokapena emateko, bi aukeraketa egin behar dira, lehenengo eta behin erabiliko den datuma, eta gero koordenatuak ze sistematan emango diren (UTM edo geografikoak).

    Esate baterako, zista honen kokapena modu ezberdinetan eman daiteke:
    <ul> <li>30T X.611515 Y.4791786 WGS84 datumaren arabera UTM koordenatuetan</li> <li>43.270640 N -1.625820 E WGS84 datumaren arabera koordenatu geografikoetan</li> <li>30T X.611618 Y.4791996 ED50 datumaren arabera UTM koordenatuetan</li> <li>43.271733 N -1.624583 E ED50 datumaren arabera koordenatu geografikoetan</li> </ul>
    (Eraldaketak OziExplorerren bidez egin ditut)

    UTM esaten duzunean ED50 datumaren araberako UTM koordenatuak esan nahi duzula ulertzen dut, eta WGS esatean WGS84 datumaren araberako koordenatu geografikoak. Horrela bada, WGS84 koordenatu geografikoak erabili behar ditugu aurrerantzean. Zuzen nabil?

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Abenduaren 30·an - 21:34etan·an

    Bai, ederki azaldu duzu. Webean erabiltzen ari ginen bi aukerei buruz ari nintzen, WGS aipatzen nuenean "WGS84 datuma koordenatu geografikoetan" esan nahi nuen eta UTM aipatzen nuenean, berriz, "ED50 datuma eta UTM koordenatuei" buruz ari nintzen.

    Eta WGS84 koordenatu geografikoak aukeraren arrazoiak, funtsean:
    - GPSak berez darabilen datuma da.
    - Google Maps eta halakoek ere datum hori erabiltzen dute.
    - Ez dago UTM eremua zehaztu beharrik eta horren ondorioz sortzen diren okerrak saihesten dira.
    - ED50 datuma ordezkatuko duen ETRS89 datuma WGSaren oso antzekoa da, ia berdina gure beharretarako.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2010·ko Abenduaren 30·an - 22:51etan·an

    Lehenxeago, ustezko <a href="http://www.euskal-herria.org/node/22720">harrespila</a&gt; horren orria sortzerakoan, WGS84 koordenatu geografikoak bakarrik ipinita egin dut proba, eta ez du behar bezela funtzionatu... Kokapen gabe sortu da. :-S Ondoren ED50 UTM koordenatuak ere jarri dizkiot, eta mapan kokatuta agertu da.

    <a href="http://www.euskal-herria.org/node/22721">Zutarriaren</a&gt; orriarekin ere izan dut gorabeheraren bat, baina ez dakit egia zer egin dudan... zerbait gaizki egingo nuen, itsasoan kokatuta agertu bait zait. ;-P

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Abenduaren 31·an - 19:15etan·an

    Bai, konponketa batzuk egiten ibili nintzen eta harrapatu egin nauzu! Hemendik aurrera kokapenaren datua sartu den moduan erakutsiko du. Konbertsio zehatza egiten asmatzen dudanean, jarriko ditut biak bistan.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2011·ko Urtarrilaren 18·an - 22:37etan·an

    Xirikandok zioen bezala eta mapan ikusten denez (ortoargazkia jarriz gero nabarmenago ikusten da) fitxako koordenatuak ez ziren zuzenak. WGS84 datumari dagozkion UTM koordenatuak sartu dira ED50 eremuetan eta horrek 200 m.tik gorako errorea ematen du. Eta bai, Josek dioen bezala ED50 datuma erabili behar da, eta ez ED79a (aplikazioa ez dago horretarako egokituta; 10 m.tik beherakoa da aldea edozein modutan), UTM koordenatuak jartzean. Zuzenketa egin dut (aurrekoak: ED50 X.611517, Y.4791792). Hainbat moldaketa txiki egiten ari naiz kontu hauetan baina ez dut bukatu oraindik. Barka eragozpenak.

  • account_circle

    Iñigo Txintxurreta·k bidalia 2019·ko Urtarrilaren 11·an - 18:10etan·an

    Gehitu ditudan bi argazkietan ikusten denez, Lepoaundiko zistaren harlauza bat puskatu berri dute duela gutxi lepoa luberritu ondoren.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi

Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Near targets

LEPOAUNDI zutarria (8 m.) · LEPOAUNDI 2 zutarria (48 m.) · LABIAGA (Ibantelli) zista (321 m.) · Ibanteli / Labeaga mendia (447 m.) · IBANTELLI ipar trikuharria (515 m.) · IBANTELLI HEGO 2 trikuharria (598 m.) · IBANTELLI HEGO trikuharria (603 m.) · IBANTELLI tumulua (995 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi