UIDUI I ekialde trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

...
... ©inaxio (20081108)
2243 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ARALAR
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua: 1916-09
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharri luze itxia. Tumulu zirkularra 14 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Industzaileek ziotenez, 1917an: Ganbara, 6 harlosaz eratua, E-M norabideko esparru errektangular bat da. Ganbararen mendebaldeko muturrean, harrimetatan erdiezkutatuta eta tokiz aldatuta estalki zati bat ikus daiteke. Gaur egun, ganbaran soilik 3 harlosa barnekaldera okertuak gelditzen dira, hauetako bat isturakoa. Bertako kareharriak.

Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:875 m.
Nola iritsi: Uidui-saroitik 100 m. Hegoalderantz. Uidui II trikuharria 200 m. Mendebalderantz kokatzen da. Supitaitz monolitoa 150 m. HMrantz dago.
Historiala: J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1917an eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek urte berean industu zuten.
Bibliografia: Euskalerriaren Alde 1916, pp. 562-563

Komentarioak

    T. de Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek
    1917-an industu zutenean agerturiko materialak:

    Harri-industria:
    Gezi-punta hostokara 1;
    muger edo suharri lataz-zati 1.

    Zeramika:
    Ertz-zati 1;
    2 zati itxuragabeko.

    Giza-hezurrak:
    12 gizabanakoei dagozkienak, bata umea.

    Animali-hezurrak:
    Ugaztunak:
    Bos taurus (Behia), Capra/Ovis (Ahuntza/Ardia),
    Canis familiaris (Zakurra), Sus scrofa (Basurdea), Microtus (Lursagua).

Near targets

OIDUI etxola hondoa (127 m.ra) · SUPITAITZ zutarria (159 m.ra) · SUPITAITZ 2 tumulua (160 m.ra) · UIDUI II trikuharria (180 m.ra) · ZEARRAGOENA trikuharria (656 m.ra) · JENTILLARRI trikuharria (660 m.ra) · UELOGOENA I ipar trikuharria (679 m.ra) · UELOGOENA II hego trikuharria (681 m.ra) · UELOGOENA etxola hondoa (707 m.ra) · JENTILLARRI zutarria (725 m.ra) · URRUZTI 1 eraztun-tumulua (726 m.ra) · URRUZTI 2 eraztun-tumulua (733 m.ra) · Uelogoena II harrespila (751 m.ra) · PONTOA (Urrusti) etxola hondoa (771 m.ra) · Naparbidea zutarria (773 m.ra) · ARRAZTARANGAÑA trikuharria (793 m.ra) · Uelogoena I harrespila (798 m.ra) · Akaitz Txiki mendia (882 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints