Katilliko Harri mendia

zuriain·k

2008/05/05 - 21:18

Katilliko Harri, hegoaldeko ikuspegia
Katilliko Harri, hegoaldeko ikuspegia ©zuriain (2008-05-06)
3293 klik
Altuera:1.108 m
Beste izenak: Pikuda
Abiapuntuak:
  • Berroeta
  • Irurita
  • Artesiaga mt
Lurraldea:Nafarroa

Saioa eta Xuriain erraldoien iparraldean mendikatea Abartaneraino luzatzen da, garaiera galduz, Baztango lurretara amildu baino lehen. Zokoa eta Larralde sakan oihantsuen arteko mendikate honetako mendiak belartsuak dira, gailurretan harria nagusitzen bada ere. Hegotik iparraldera Ekaitza (1174m), Katilliko Harria (1108m), Olari (1048m) eta Elorregi (1049m) gainak aipa ditzakegu. Haietara joateko ibilbiderik errazena Artesiaga mendatetik abiatzen dena da. Egurtegi mendixka (1194m) eta Saioaren arteko lepora igo eta Bagolegiko basoan barrentzen den bidea bilatuko dugu. Bide eder horrek Ekaitzeko lepora eramanen gaitu, Ekaitza (Zokoa)ren oinetan. Handik aurrerako bidea gailurrez gailur ibiltzea besterik ez da, Baztango paisaiaz gozatuz. Baztandik ere abia gaitezke, Berroeta edo Iruritatik.

Mendialdea*: Saioa

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 28·ra, 28 guztira