Loreak galtzarbeetan daude, banaka edo lore gutxiko lukuetan; hosto larrukarak, apikulatuak, ertzetan kiribilkatuak; hegalek zerrenda berdexka zabala dute erdian, eta kapsula baino nabarmen estuagoak dira; kapsulak hegal zabala du; zurtoinek oinalde zurkara dute (87)
Beheko hostoak aurkakoak dira; lore gutxiko lukuak, laburrak, 1-4 cmkoak; itxuraz albokoak diren lukuak, gehienetan, muturreko lukua bezain luzeak dira gutxienez; 4-5,5 mm-ko hegalak, korola baino luzeagoak (92)
Hegalek (5)6-8,5 x 3,5-5 mm dituzte, eta kapsula baino nabarmen luzeagoak dira; korola hegalak baino luzeagoa da; luku loreanitzak, laxoak, 3-12 cm-koak, 10 mm-tik gorako kanduarekin; goiko hostoak behekoen antzekoak dira eta ez daude pilatuta lore-elkartearen azpian (93)
Hegalek 3,5-6 x 2-3,5 mm dituzte, eta kapsula baino luzexeagoak dira; korola ez da hegalak baino luzeagoa; lore gutxiko lukuak, laburrak, 2-4 cm-koak, 5 mm-tik beherako kanduarekin; goiko hostoak behekoak baino luzeagoak dira eta lore-elkartearen azpian pilatuta daude (94)
Hegalek (5)6-8.5 x 3.5-5 mm dituzte, eta kapsula baino nabarmen luzegoak dira; korola hegalak baino luzeagoa da; luku loreanitzak, laxoak, 3-12 cm-koak, 10 mm-tik gorako kanduarekin; goiko hostoak behekoen antzekoak dira eta ez daude pilatuta lore-elkartearen azpian.
Komentariorik ez..