Aiztondo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20080927)
5249 klik
Altuera:1.007 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aldatz
  • Beruete
  • Etxarri
  • Lekunberri
Lurraldea:Nafarroa

Pagadi garbiak, larre gozoak eta herri politak ditu inguruan Aiztondok, nahiz eta burua pagadiaren azpian ezkutatu. Igoerak errazak dira, gora-behera ez baita handia; basoak jartzen du zailtasun bakarra, izan ere ez dago tontorraren inguruan bide nabarmenik eta basoak inguratuz gero ez da batzutan erraza izaten bide zuzenarekin asmatzea. Tontorra bera basoaren mendean dago ia-erabat, eta horrek asko murrizten du ikuspegia. Ibilbidea neke handirik gabe luzatu daiteke iparralderago Ireber eta Arnaizu bilatu eta paisaia berarekin gozatuz.

Komentarioak

    Orri Honetan Agertzen diren koordenadak Ekialdeko Tontorrekoak dira. Buzoidun tontorra hortik 300 metrotara dago mendebaldera. Buzoidun tontorreko koordenadak hauexek dira:43.02563-1.84643

    Lehengoan han inguruan izan nintzen. Zuperrobi (Zuper, bertako batek), Ireber (Iriber, bertako berak), Seanbe eta Aiztondo. Baina Aiztondoren tontorra bilatzea ez da erraza. Nonbaitera heldu nintzan, baina han ez zegoen buzoirik. Ez dakit ze tontorretara heldu ote nintzen. Ingurua ederra, baina tontorra... egin ote nuen? Nik uste dut hegoalderegi joan nintzela. Nork jakin, GPS barik? Jon

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by JAG

    Buzoidun tontorra mendebalderago dagoela esango nuke, Enezubik dioen bezala, hurrengo gainean, pagadiak estalitako aldapa baten atzean. Beharbada ikonoa ere hara mugitu beharko nuke. Hemen jasotako kokapena hasierako mendien katalogo ofizialean emandakoa da. Basoak eta karaitz eremuak bat egiten duten lekuan ez da izaten ez erraza batzuetan asmatzea, GPSrik gabe.

Near targets

SAN PAULO trikuharria (320 m.ra) · San Pablo ermita (541 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints