Duela urte batzuk Gurutzi Arregik Bizkaiako ermiten katalogo bat argitaratu zuen, hainbat urtetako lanaren ondoren, <em>Ermitas de Bizkaia</em> izenburuarekin. Egunkariko artikulu honetan izan nuen horren berri: <a href="http://www.deia.com/2011/02/12/sociedad/historias-de-los-vascos/las-ant… antiguas parroquias</a>.
Bai, gaur goizean ikusi dut, Bizkaiko ermitak nondik jaso begiratzen ari nintzela. 3 liburuki omen dira! Ikusi dut herriko liburutegian badela eta bihar bila joateko asmoa dut. Ez dira seguraski geografikoki zehatz kokatuta egongo, baina erreferentzia egokia izango da zalantzarik gabe.
Hasi naiz liburuetako ermitak jasotzen. Liburu mardulak dira, argazki, mapa, marrazki eta datu ugarirekin osatutako ermita bakoitzeko fitxaz osatuak. Lan itzela da Gurutzi Arregik egindakoa. Kokapen geografikoa Meridiano de Madrid datum-a erabiliz jasota dago eta gutxi-gorabeherako bihurketa bat eginez bilatzen dut mapa gainean. 100 m inguruko errore margina ematen du, antza denez. Asmatu ezin dudanean edo zalantza haundiak ditudanean galdera ikurra eransten diot izenari.
Bizkaiako ermiten katalogoa

Bai, gaur goizean ikusi dut,
Bai, gaur goizean ikusi dut, Bizkaiko ermitak nondik jaso begiratzen ari nintzela. 3 liburuki omen dira! Ikusi dut herriko liburutegian badela eta bihar bila joateko asmoa dut. Ez dira seguraski geografikoki zehatz kokatuta egongo, baina erreferentzia egokia izango da zalantzarik gabe.
Ermitas de Bizkaia