Altuera:492 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mota:Mendia
Mendialdea:Bardeak
Lurraldea:Nafarroa
"El Paso" izeneko Bardeetako sarrera zaintzen duen gaina dugu Txirimendia. Dirudienez, izena txindila (dilista) hitzetik dator.
Inguruko gainetan ez bezala, honetan landaretza sarri -eta batzuetan deseroso- batek hartzen du mendi gainaldea, eta dauden bidexkak ixteko itxura dute. Guk arazo handirik gabe zeharkatu genuen baso txiki hura, baina inguru garbiagoa nahi izanez gero, badago gailurra iparraldeko adar batetik erasotzea. Lurrezko aldapa piku bat da, kontuz ibiltzekoa eguraldi hezearekin.
Komentariorik ez..