Altuera:1.299 m
Beste izenak:
Txemiñe
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Aralarko guardetxea
- Errazkin
- Intza
Lurraldea:Nafarroa
Belokiren parez pare dagoen mendia, Guardetxetik gertu. Gandor luzea du, arkaiztsua eta basoa bertaraino iristen da hegoaldeko ixurialdean. Basoaren azpian leize zuloz jositako karst eremu zabala dago eta zaila da bertatik pasatzea. Erraza da oso eremu horretan norabidea galtzea eta komeni izaten da iparrorratzaren laguntza.
Mendialdea*:
Aralar
Komentarioak
Near targets
?? etxola hondoa (477 m.ra) · ARAKIL etxola hondoa (698 m.ra) · LERRITZ tumulua (712 m.ra) · ARAKIL zutarria (713 m.ra) · LERRITZ trikuharria (725 m.ra) · Unako putzua putzua (750 m.ra) · Eulatz mendia (894 m.ra) · Illobi 1 harrespila (964 m.ra) · GARRAZTITA trikuharria (986 m.ra) · Bustintza borda (996 m.ra) · ZEONTZA trikuharria (997 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
ibilbidea
Bidea Albin hasten da. Hor dauden txabolen ondotik pasa eta bideak berak eramaten zaitu. Pinudi bat eskuinean utzi ondoren, apaiz baten oroimenezko estela bat aurkituko duzu: eskuineko bidetik jo. Zonalde harritsu bat zeharkatu ondoren artzain txabola bat aurkituko duzu belardi batean. Aurrera jo eta harantxo batean sartuko zara. Eskuinean duzu Beloki eta ezkerrean Txameni. Belokira igo ondoren lepotik pasa eta Txamenira. Eta eguraldi ona baduzu animatu zaitezke aurrean duzun piramidetxoa (Ttutturre) igotzen.