Virgen de Peña mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Ermita eta beste, tontorrean
Ermita eta beste, tontorrean ©inaxio (20070430)
2510 klik
Altuera:1.291 m
Zerrenda:EHMK
Mendialdea:Beldu
Abiapuntuak:
  • Burgi
  • Salbaterra Ezka

Erronkariko ibarraren sarrera estutzen duten bi mendi malkartsuetako bat da Virgen de Peña; Belbún/Borregil da bestea. Bien artean estu hartzen dute Ezka ibaia, Burgi (Nafarroa) eta Salbaterra Ezka (Zaragoza) artean. Erronkarira Esa aldetik joaten bazarete, Salbaterra jasotzen duen muinotik pasa bezain pronto ikusiko duzue, errepidearen eskubi aldean, aldapa luze baten buruan harrotzen den karaitzezko horma tente bat: huraxe da mendia. Arretaz begiratuz gero tontorrean eraikin batzuen itzala antzemango duzue: huraxe da ermita, mendia izendatzeko aitzakia jarri duena. Badira haren inguruan beste eraikin batzuk, pribatuak ematen dutenak (horietako bat aterpea). Nolanahi ere txukun mantenduta dago dena. Gain galdeko ikuspegia oso zabala eta ikusgarria da, mendebaldera begira batez ere: alde hartan zutitzen dira Belbún eta Virgen de Peñaren malkar tenteak, Ezka ibaiaren alde banatan. denetik bada tontorrean: ermita, aterpea, txartelontzia, gurutzea, antena, erpin geodesikoa...

Salbaterra nahiz Burgi aldetik igoera ederrak egin daitezke eta nabari da mendi estimatua dela inguruetan, bideak ondo nabarmenduta daude.

Mendialdea*: Beldu

Ibilbideak

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..