Betarteko Haitza mendia

inaxio·k

2026/03/15 - 09:39

Betarteko Harria, tontorra
Betarteko Harria, tontorra ©inaxio (20251228)
17 klik
Altuera:823 m
Beste izenak: Betarteko Harria
Mota:Mendia
Abiapuntuak:
  • Otsondo mt.
  • Amaiur
Lurraldea:Baztan

Alkurruntz aldetik Amaiur aldera luzatzen den mendi bizkarreko tontorra da Betarteko Haitza; haren aldean txiki ikusten da, baina Amaiur aldetik begiratuz gero paisaia gehien betetzen duten mendietako bat da. Alkurruntzeko joan-etorria Amaiurtik abiatuz gero, ibilbidea osatzeko mendi egokia da hauxe.

Gain aldean inguruetan horren ugaria den harkaitz gorrizta azaleratzen da gailurra atonduz, baina igoera eragotzi gabe. Alkurruntz aldeko lepotik gerturatuz gero erraza da igoera. Tontorra harripila xume batek markatzen du. Ikuspegia zabala eta trabarik gabea da.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

BETARTE III zutarria (54 m.ra) · BETARTE 1 ipar zutarria (257 m.ra) · BETARTE 2 hego zutarria (291 m.ra) · ERREKATXIPI etxola hondoa (487 m.ra) · MENDIXAR trikuharria (949 m.ra) · ETSAIN GAÑA harrespila (974 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..