Adituen ustez, Negorta Dorretxea XV. mendearen amaieran edo XVI. mendearen hasiera eraiki zuten, ziurrenik, Bizkaitik etorritako familia garrantzitsu baten aginduz. 1996an zaharberritu egin zuten.
Garai hartan ohikoa zenez, defentsarako behar zituen ezaugarriak jarri zizkioten. Etxe altua da (hiru solairutakoa), lauki formako oinplanoa dauka eta lau isuritako teilatua. Hormetan leiho edo zulo txikiak ditu.
Ia eraikin osoa landugabeko harriz altxa zuten, baina landutako harria erabili zuten hormen, leihoen eta ateen ertzetan.
Horma garrantzitsuenak, ekialdera begira dagoenak, dauzka apaingarri gehien. Bertan daude arku puntaduna duen sarrera nagusia eta arku konopialdun bi leiho. Horrez gainera, hainbat erlijio-ordenatako sinboloak eta bolatxoak ere baditu apaingarri gisa.
Garai batean, lubaki batek dorrea inguratzen zuela eta sarrera lehen pisuko ate baten bidez egiten zutela uste da. Hara iristeko plataforma bat zeukaten.
Komentariorik ez..