Somo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20070422)
2389 klik
Altuera:902 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Arreo
  • Padul
  • pto. Padul
Lurraldea:Araba

Hazitako pinudiak estaltzen du mendiaren gainaldea eta zer ikusi gutxi dago goien. Pista ugarik zeharkatzen dute pinudi hori eta mendia bera hain nabarmena ez denez, bidea ikasita joatea komeni da. Tontorra bera zapaltzeko pista utzi eta lurra apenas urratzen duten bidezidor batzuk besterik ez daude. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia, elorri eta pinuz inguratuta.
Ibilbide motzena Paul eta Añana arteko errepideko mendatetik abiatzen da. Ibilbidea osatu nahi izanez gero, Atalaya mendia gertu gelditzen da, iparraldean, errepidearen beste aldean.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints