ETZELAKO ARRITXURIAK harrespila

BatenBat·k

2005/08/31 - 21:48

--
-- ©irundarra (20110213)
1874 klik
Megalito mota:Harrespila
Noiz aurkitua: 1989-12-30
Elementu kopurua: 2
Deskribapena:

Bi harrespildun multzoa. Bertako kuartzita eta arbelak.
1.- Harrespil tumularra. 6 m. diametrokoa. Ia lurretik azaleratzen ez diren 24 lekuko ditu agerian.
2.- Harrespil tumularra. 12 m. diametrokoa. Agerian dauden 54 lekukok osatzen dute, 1,20 eta 0,50 m. tarteko altuerako 13 nabarmentzen direlarik. Lekuko nabarmenenak mendebaldeko arkuan banatzen dira eta bere barnean, badirudi, betelana dutela egin da monumentuaren zorua bera kokatzen tokiko hegalaren parera heltzeko.

Iraupen egoera:Egoera onean
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:795 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Nola iritsi: Leuneta mendiko mendebaldeko hegalean, Etzelako lepotik 300 m. HErantz, Mandoegi mendiranzko pistatik gertu, eta bere azpikaldean. Tokia Arritxurrieta izenez ere ezagutzen da. Etzelako harrespil multzoaren erdia 300 m. IMrantz dago.
Historiala: 2. harrespila J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1923an. Lehenengo harrespila I. GAZTELUk aurkitu zuen 1990ean. Ez dira industu.
Bibliografia: Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1990, nº 013 (1)

Komentariorik ez..

Near targets

Leuneta / Unamuno mendia (220 m.ra) · ETZELA harrespila (305 m.ra) · ETZELAko Txokoa* tumulua (318 m.ra) · UNAMENE harrespila (590 m.ra) · ETZELA mendebalde harrespila (605 m.ra) · UNAMENE ipar/ erdi/ hego harrespila (711 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints