Skip to main content

Prunus spinosa

inaxio·k

2005/12/08 - 17:04

Fruituak
©inaxio (2005-12-08)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: elorri beltza
Tamaina
150 cm ↔ 400 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Fanerofitoa
Taxonomia
Prunus

Zuhaixka arantzaduna, inoizka arantzagabea, 1-3.5(4) cm-ko hostoekin; 0.7-1.5(2) cm-ko fruituak, 0.2-0.5(1) cm-ko pedizelo ilegabe edo puberuluekin.

Ingurunea
Palaxuak, basoetako soiluneak eta orlak eta beste toki ireki batzuk.
Garaiera
10 m ↔ 1400 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, gailur garaiak izan ezik.

Hosto iraunkorrak, larrukarak, ilegabeak; lore-elkarteak lukuak dira, 2580(100) lorek osatuak (34,35)

Hosto erorkorrak, mintz-antzekoak, ilegabeak edo ± ilaundunak; loreak banaka daude, edo lukuetan edo bestelako lore-elkarte ± ugaritsuetan (37,41)

Hosto ilegabeak; obulutegi eta fruitu iledunak; lore ia eseriak, banaka edo sortetan 2(3)naka; fruituak alboetatik konprimituta daude, eta mesokarpo larrukara dute, heldu ahala zukua galtzen duena (36)

Hosto ilegabeak edo ± ilaundunak; obulutegi eta fruitu ilegabeak; loreak banaka daude edo hainbat eratara multzokaturik; fruitu ia esferikoak, inoizka zapalak, mesokarpo mamitsu eta zukutsuarekin (37,38)

Loreak banaka daude, edo sorta eserietan 2-6naka; fruitu helduak hainbat koloretakoak izan daitezke, gorriak, horiak, urdin ilunak edo ia beltzak (37,38)

Loreak luku- edo korinbo-erako zimetan daude, 3-30(100)naka; fruitu helduak beltzak dira

Zuhaitz arantzagabea, (5)6-15 cm-ko hostoekin; fruituek 2-5(6) cm-ko pedizelo ilegabeak dituzte; arraza landuetako fruituak gorriak, krema horixkak edo ia beltzak dira, lausorik gabeak (37)

Zuhaixka edo zuhaitz txikia, ± arantzatsua, inoizka arantzagabea, 1-6(8) cm-ko hostoekin; fruituek 0,2-1(1,5) cm-ko pedizeloak dituzte, ilegabeak edo ilaundunak edo tartekoak; fruitu urdin ilunak, purpura-kolorekoak, horixkak edo berdexkak, lausodunak (38)

Zuhaixka arantzaduna, inoizka arantzagabea, 1-3,5(4) cm-ko hostoekin; 0,7-1,5(2) cm-ko fruituak, 0,2-0,5(1) cm-ko pedizelo ilegabe edo puberuluekin (38)

Zuhaixka edo zuhaitz txikia, inoiz arantzaren batzuk dituena, 3-6(8) cmko hostoekin; (1,5)2-5 cm-ko fruituak, 0,5-1(1,5) cm-ko pedizelo ilaundunekin (39)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa, gailur garaiak izan ezik: A

Argazki berria erantsi